|
Hegazti bat naiz, hegazti bat naiz |
|
Bi besoak galdu nituen baina orain hegalak erne zaizkit eta |
|
banoa ezezagun zaidan horren muina ezagutzera, banoa, hegaka. |
|
Banoa, koldarrik ausartenak duen determinazioaz banoa |
|
eta lurretik jarraitu behar badut ez zait batere inporta, izango naiz ziur narrasti guztien lagun |
|
Auskalo zein den bihar nire oskol berria, muina da behinena |
|
azala aldatzeak egiten du sugea suge izatea |
|
Narrasti bat naiz, narrasti bat naiz pozoitsua sormena bezain |
|
badakit zein den lohiak uzten duen aho-zaporea |
|
Horregatikan sabelean etorkizuna nabil zatika erruten eta letaginak zorrozten |
|
Auskalo zein den bihar nire oskol berria muina da behinena |
|
Azala aldatzeak egiten du sugea suge izatea |
|
azala aldatzeak, senak |