Gureak lehen ziren | |
Bazter hauk guziak | |
Arbasoek utziak hek irabaziak | |
Guri esker Frantziak | |
Eta Espainak | |
Dauzkate dituzten | |
Eremu haundiak. | |
Mairu beltza zelarik | |
Espainian nausi | |
Navasen euskaldunak | |
Egin zion jauzi | |
Hark ekarri kateak | |
Han gintuen hautsi | |
Eta hilez bertzeak | |
Igorri ihesi. | |
Orduan gure alde | |
Oihuz zeuden oro: | |
"bere lurretan nausi | |
Euskalduna bego"; | |
Frantziak, Espainiak | |
Bai orain, bai gero | |
Deus kendu gabe dute | |
Gerizatu gogo. |